Izarrei begira nagoela
ikus dezakedan guztiaren zergatia eta zertarakoa ulertzeko gai ez
naizenean nire arima aztoratzen da, baina bake izpirituala biziki
izan nahi dudanez erligioan babesten naiz, orduan nire arima
jarkitzen da, egia hori eskatuz. Ezin eman diodanez berriz galtzen
dut nire bakea.